XXXII Soraluzeko Argazki Rallya

XXXII Soraluzeko Argazki Rallya

2021/11/19
Igande honetan Soraluzeko Argazki Rallyaren edizio berri bat ospatuko da herriko kaleetan; izen-ematea goizeko 9:30ak arte egin daiteke, elkartearen Etxaburueta kaleko egoitzan.

Igande honetan, azaroak 21, Soraluzeko Argazki Rallyaren XXXII. edizioa ospatuko da, Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak antolatuta.

Izen-ematea egun berean izango da, 08:30etik 09:30era, Kontrargik Etxaburueta kaleko 3. zenbakian duen lokalean.

Izen-emateak 10 euro balioko du helduentzat, eta 5 euro 14 urtetik beherako gazteentzat.

Argazki-rallyan landuko diren gaiak izena ematen den unean bertan jakinaraziko dira. Argazkiak udalerri barruan egin beharko dira, eta rallya amaitzean entregatu beharko den memoria-txartelak hutsik egon beharko du, hau da, aurkeztu nahi diren argazkiekin bakarrik.

Antolatzaileek azpimarratu dute « bat-batekotasuna, sormena eta teknika » baloratuko direla.