XXXII. Argazki Rallya

XXXII. Argazki Rallya

2022/11/18
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatuta, Soraluzeko Argazki Rallyaren XXXII. edizioa egingo da igandean (azaroak 20), 8:30etik aurrera.

Urteroko zitari eutsiz, rallyaren edizio berria antolatu du aurtengoan ere Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak, Soraluzeko Udalaren babesarekin.

Igandeko (azaroak 20) rallyan edozein argazkilarik har dezake parte; izan herrikoa, zein kanpokoa; haurrek zein helduek. Izen-ematea 8:30ak eta 9:30ak bitartean egin ahal izango da, elkarteak Etxaburueta kalea, 3 helbidean duen egoitzan. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta 16 urtez azpikoek, 5 euro.

Lehiaketako oinarriak izena ematerakoan jasoko dituzten parte-hartzaileek.

Sari banaketa

Abenduaren 10ean, 17.00etan egingo da, elkartearen egoitzan.