XXXII. Kaleko Margo Lehiaketak inoizko parte hartzen handiena izan zuen atzo, domeka, maiatzak 24
barrena.eus

XXXII. Kaleko Margo Lehiaketak inoizko parte hartzen handiena izan zuen atzo, domeka, maiatzak 24

2026/05/25
Atzo, maiatzak 24, egin zen Kaleko Margo Lehiaketan XXXII. edizioan 21 lan aurkeztu ziren helduen mailan eta 185 ume zein gaztetxok parte hartu zuten; lanak kalean egon ziren ikusgai sari banaketa arte eta herritar ugari gerturatu zen “herritarren saria” erabakitzeko bozkan parte hartzera.

Atzo, maiatzaren 24an, domekaz egin zen Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXXII. edizioa.

Helduen mailan 21 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak. Hauexek izan ziren sarituak:

1. Saria: Julio Gómez Mena (Leioa, Bizkaia)

2. Saria: Zara García Saiz (Camargo, Cantabria)

3. Saria: Iker Mugarra San Martín (Ugao, Bizkaia)

Herritarren saria: Zara García Saiz (Camargo, Cantabria)

Haurren sariketan, ostera, 185 neska-mutilek hartu zuen parte. Hauexek izan ziren sarituak, kategoriaz kategoria:

1. Kategoria (HH)

1. Saria: Julen Azula

2. Saria: Zoe Belastegi

3. Saria: Hilal Shah Mohammadi

2. Kategoria (LH 1-2)

1. Saria: Inasse El Annaoui

2. Saria: Hiba Hajji

3. Saria: Edurne Martín

3. Kategoria (LH 3-4)

1. Saria: Walid Aalouach

2. Saria: Sara Aldazabal

3. Saria: Angel Benitez

4. Kategoria (LH 5-6)

1. Saria: Garazi Varela

2. Saria: Jone Urtiaga

3. Saria: Mikel Gallardo

5. Kategoria (DBH)

1. Saria: Salma Mirate

2. Saria: Kautar Aalbi

3. Saria: Jone Ormazabal

Lanak Kalebarrenen egon ziren ikusgai egunean bertan, 14:30etatik 18:00etara bitarte, eta estreinakoz, herritarrek ere erabaki zuten haien lanik gustokoena zein zen bozka bitartez. Bertako produktuekin osatutako saskia jaso zuen herritarren sariaren irabazleak.

Soraluzeko udalak bihotzez eskertu nahi ditu parte hartzera animatu ziren pertsona guztiak, baita epaile lanetan fin-fin aritu ziren Maria Luisa Blasco, Laura Luis, Paula Pinilla, Pedro Etxaniz eta Juan Martin Aristi artistak ere.