XXXVII. Idazlan Lehiaketa

2022/06/22
Ikasturteari amaiera ematen dion jaialditxoa aprobetxatu da aurten ere Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatzen duen Euskarazko Idazlan Lehiaketari dagozkion sariak banatzeko.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak Soraluzeko eskola-umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren XXXVII. edizioari dagozkion sariak banatu ziren atzo, ekainaren 21ean.

Guztira lehen hezkuntzako 2. ziklotik DBHko 1. ziklora arteko 120 haur eta gaztetxoren beste horrenbeste idazlan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Ondorengoak izan dira aurtengo saridunak:

“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. kurtsoak.                                                    

            1.-   Eneko Iribar, “Merkataria”.

            2.-   Unax Igartua,  “Eskolako misterioa”.

            3.-   Aimar Igartua,  “Max-en abenturak”.

“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. kurtsoak.                   

            1.-   Hiart Prieto, “Dragoia eta aitona zaharrai”.

            2.-   Asier Osa Ruiz,  “Abenturak ametsetan”.

            3.-   Iurdana Viciosa, “ Nire Indiako bidaia”. 

“C” MAILA: D.B.H.              

            1.-   Nagore Caballero, “Ekintzetara pasatu”.

            2.-   Doha Sadoune,  “Urteko lau urtaroak sortzen”.

            3.-   Miren Osinaga  “Gertudisen arrainak".