Zabor-bilketa hobetzeko neurriak

Zabor-bilketa hobetzeko neurriak

2019/07/22
Lurrean botata agertzen diren zabor-poltsa nahiz bestelako hondakinak identifikatzen dihardu Udalak; hondakinen bilketa-sistema hobetzeko plan zabala prestatzen ari da.

Hilabete batzuez zabor poltsen ikuskapena geldirik egon den arren, ingurumen teknikariaren kontratazioarekin batera, edukiontzi kanpoan (lurrean) agertzen diren zabor-poltse nikuskapena martxan jarri du berriz ere Udalak.

Poltsen eta bestelako hondakinen arazoa aspaldikoa da Soraluzen. Udala arazoaren jakitun da, alde batetik, herritarren kexei esker eta, bestetik, arazoa begibistakoa delako.

Arazoa begibistakoa izan arren, Udalak ez zuen arazo horren jatorria guztiz ezagutzen eta hau argitzeko eta irtenbideak planteatu ahal izateko, aldi berean, ondorengo bi neurriak jarri zituen martxan:

  1. Edukiontzi kanpoan azaltzen ziren zabor poltsen identifikazioa eta abisu gutunaren bidalketa.
  2. Edukiontzi mota bakoitzaren betetze-mailaren bilakaeraren azterketa astebetez.

Aurreko bi neurri hauei esker eta herritarrek Udalari planteaturiko kexa eta proposamenei esker, arazoaren jatorria zein den argitu da eta irtenbidea eman nahian, Debabarrenako mankomunitatearekin lanean dihardu Udalak.

Herritarren eta dendarien kexak

Herritarren eta komertzioen ohiko kexak eta errepikatuenak honakoak izan dira:

  1. Edukiontzien “ahoa” txikiegia da eta ez da zabor poltsa sartzen.
  2. Edukiontzien “ahoa” altuegi dago kokatuta eta pertsona nagusiek edota hain altuak ez direnek, zailtasunak dituzte zaborra zulotik sartzeko, batez ere, paper/kartoi eta beiraren kasuan.
  3. Edukiontzietan pedala jartzeko proposamena.
  4. Edukiontziak beteta eta gainezka daude sarritan.
  5. Soraluzeko herritarrak ez diren hainbat pertsonak uzten dute zaborra lurrean.
  6. Edukiontziak eta bere ingurua zikin-zikin daude.

Proposamenak mankomunitateari

Kexa hauek aztertu eta baloratu ditu Udalak, eta bilketa zerbitzua hobetzeko hainbat proposamen luzatu dizkio Debabarrenako mankomunitateari, besteak beste hauek:

Komertzioen beharrei erantzuteko:

  1. Komertzioekin lanketa egin, haien beharrak identifikatu eta sortzaile handien hondakinak atez-ate biltzeko aukera aztertzea.
  2. Merkataritzako kartoi bilketa zerbitzua birplanteatzea.
  3. Komertzioak dauden guneetan gutxienez, Santa Ana kalea, Erregetxea, Zubi Nagusia eta Gabolats kalean pedala duten edukiontziak ezartzea organikoan eta baita errefusan ere.
  4. Egurrezko fruta kaxak jasotzeko zerbitzua jartzea edo hauek nola eta non atera zehaztea.

Herritarren kexeie rantzuteko:

  1. Bilketa maiztasuna gehitzea edota edukiontzi kopurua handitzea honakoetan: Atxuri kalea, 12; Atxuri kalea, 17; Gipuzkoa etorbidea, 24; Baltegieta kalea, 17; Erregetxea; Estaziño kalea, 13; Gabolats kalea, 30: Errekalde kalea, 26 eta Santa Ana kalea, 25.
  2. Edukiontzien “ahoa” apur bat handiagoa izatea.
  3. Pedala ezartzea.
  4. Edukiontzien garbiketa sakona eta edukiontzien inguruko lurraren garbiketa egitea baita kaleen garbiketa sakonagoa egitea ere.

Ekainaz geroztik berriz hasi diren ikuskapenetan, lurreko zabor poltsak ikuskatzeaz gain, kaleko zaborrontzi txikietan ageri direnz aborpoltsen ikuskapena, edukiontzien itxituren funtzionamendua, edukiontzien betetze-maila, traste zahar eta bestelakoen jarraipena eta kontrola ere burutzen ari da Udala.

Zabor poltsen identifikazioa hasi zenez geroztik, hainbat abisu gutun bidali dira eta orokorrean, emaitza positiboa izaten ari dela uste du Udalak. Dena den, arazoak jarraituz gero eta ohartarazitako herritarrek beren jarrera aldatu ezean, neurri zorrotzagoak hartzea eta ordenantza aplikatzen hastea aztertuko du Udalak.

Herritar orori dei egiten diegu zaborrekin duten edozein arazo edo zalantzaren aurrean Udalarekin harremanetan jartzeko eta, hala, elkarlanean, zaborren arazoari irtenbidea emateko.

Hauxe da poltsak lurrean uzten dituzten herritarrei bidaltzen zaien GUTUNA.