Zaharren egoitzaren eskertza
COVID-19 birusaren aurkako borrokan jasotzen ari den laguntza eta animoa eskertzeko Soraluzeko Zaharren Egoitzak herritarrei zuzendutako idatziaren edukia da ondorengo hau:
"Soraluzeko Mesedetako Amaren Egoitzatik gure esker ona adierazi nahi diegu, alde batetik, beren zerbitzuak geldiarazi behar izan dituzten eta materiala (eskularruak, maskarak...) eman diguten herriko autonomo guztiei; izan ere, une honetan, stock-hausturengatik baliabide gutxi daudenez, behar-beharrezko baliabidea gara.
Soraluzeko Udalari, etxebizitza bat izateko aukeraren eskaeraren aurrean erantzuteko eta kudeatzeko azkartasunagatik, zentroko profesionalen bat konfinamendua beharrean gertatuko balitz, behar beharrezkoa litzatekeelako, etxean berarekin bizi diren pertsonak kutsatzeko arriskua dagoelako. Espero dugu egoera hori ez gertatzea, baina prest egon behar dugu.
Animozko eta esker oneko mezuengatik gurekin harremanetan jarri diren herritar guztiei, hain une korapilatsu hauetan egindako ahaleginagatik.
Bestalde, kontuan hartuta gure lana egoitzako adineko pertsonengan zentratuta dagoela eta zentroak, bere ezaugarriak eta bertan bizi diren pertsonen kalteberatasuna direla-eta, protokoloen eguneratzeak berehala jasotzen dituelako, uste dugu udalerriko herritarrak orientatzen lagundu dezakegula, prebentziozko zainketei dagokienez izan ditzaketen kezken aurrean …
Horregatik, herriko herritarren eskura jartzen dugu gure postontzia: Info@soraluzeegoitza.net
Orain inoiz baino beharrezkoagoa da sinergiak batzea eta elkarrekin gaixotasuna gainditu ahal izango dugula sinestea".