Zaharren Egoitzaren lan-eskaintza

2018/11/19
Soraluzeko Mesedetako Ama Zaharren Egoitzak pertsona bat behar du egoitzako harreran lan egiteko; lanpostua eskuratzeko interesa daukatenek egoitzara bidali behar dute curriculuma.

Soraluzeko Zaharren Egoitzak erabiltzaileei eta egoitzara datozen bisitei harrera egiteaz arduratuko den pertsona bat kontratatu behar du.

Interesdunek ondorengo helbidera bidali behar dute beren curriculuma hilabete bukaerarako.

Ondorengoak dira lanpostuaren ezaugarriak:

FUNTZIOAK

Arlo Administratiboan:

  • Egoitzako telefonoaren eta kanpoko bisitarien ardura.

  • Egoitzako sarrera desberdinen kontrola baita egoiliar, bisita eta familiartekoen sarrera- irteeren erregistroaren kudeaketa ere.

  • Posta jaso eta honen banaketa

  • Iragarki taula eguneratuta mantentzea.

  • Zuzendaritzak eta zuzendaritza laguntzaileak esandako lan administratiboak

  • Egoiliarrei laguntza eta orientazioa eman arazoen aurrean beti ere egoerak ez badu, profesional baten laguntza eskatzen.

Bezeroei Arreta:

  • Bezeroei begira bera izango da hauen erantzule.

  • Telefonoaren kargua izango du baita izaten diren bisitena ere beti ere, indarrean dauden protokoloak aintzat hartuta.

  • Bisita eta telefono deien koordinazioa eta erregistroa.

BETEKIZUNAK

Beharrezkoa:

  • %33ko ezgaitasuna ziurtatzen duen egiaztagiria

  • Araututako Formazioa Orokorra: Administrazioan eta bezeroen harretan

  • Hizkuntzak: EGA edo PL3

Kontutan izango da:

  • Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak

  • Arlo sozialean esperientzia izatea.

BALDINTZAK

  • Aldi baterako kontratua, luzapenerako aukeraz.
  • Lanaldi zatitua.
  • Ordainsaria arloko Hitzarmenak zehazten duena izango da.