Zatoz paintballera gaztelekuarekin!

Zatoz paintballera gaztelekuarekin!

2023/10/13
Soraluzeko Udal Gaztelekuak bertako erabiltzaileentzako irteera antolatu du Igorreko paintball gunera urriaren 21erako; izena emateko epea urriaren 18an amaituko da.

Soraluzeko Udal Gaztelekuak txangoa antolatzen du hilean behin, zerbitzuko erabiltzaile diren DBH1 eta DBH4 arteko neska-mutikoentzat.

Urriko txangoa, hilaren 21ean hain zuzen ere, Igorreko paintballera egingo dute.

Irteeran parte hartu ahal izateko urriaren 18a arte eman daiteke izena.

Izen ematea egiteko bi modu daude:

ONLINE:

Izen-ematea helbide honetan egin behar da: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izena emateko modu hau erabiliz gero, ordainketa kontu korrontera egin beharko da:

Kontu korrontea: ES45-3035-0004-90-0040015550 (Laboral Kutxa)

Kontzeptua: gaztelekua + gaztearen izen- abizenak

AURREZ AURRE

Izena emateko fitxa bete eta, diruarekin batera, PIL-PILEANEN BULEGOAN entregatu behar da. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00/17:00-19:00.

*Hobariren bat jasotzeko baldintzak betetzen dituztenek udaletxetik pasatu behar dute lehenago, izen-emate orriarekin.

 

PAINTBALLERA TXANGOA

Eguna: urriak 21

Ordua: 15:30-19:30

Lekua: Estaziñoko autobus geltokia

Prezioa: 21€