Kale-garbiketa Zeleta auzunean

Kale-garbiketa Zeleta auzunean

2016/11/23
Garbiketa berezia egingo dute Mankomunitateko garbitzaileek Zeleta auzunean ostegunean, eta horretarako beharrezkoa izango da ibilgailuak bertatik kentzea.

Zeleta auzuneko 1., 2. eta 3. atarietako bizilagunak kexu agertu zitzaizkion Udalari aipatu atari inguruak nahikoa zikin egoten direlako.

Atari horien aurrealdean ibilgailuak egoten dira aparkatuta eta, ondorioz, ezinezkoa izaten da kale-garbigailua bertatik pasatzea, eta eskuzko garbiketa bera ere asko zailtzen da.

Hori horrela, aipatutako kale zati hori behar den moduan garbitu ahal izateko, Udalak, ostegun honetan, goizeko 8etarako, atari horien aurrealdean nahiz atzealdean dauden ibilgailuak bertatik ken ditzatela eskatzen die bizilgunei.