Zentral hidroelektrikoa ezagutzeko bisitak

Zentral hidroelektrikoa ezagutzeko bisitak

2019/01/11
Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak hainbat bisita gidatu antolatu ditu hurrengo hilabeteetan herritarrek Sologoeneko zentral hidroelektrikoa ezagutu dezaten.

Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bisita gidatuak antolatuko ditu hurrengo hilabetetan herritarrek Sologoeneko Elektra Etxea gertutik ezagutu ahal izan dezaten.

Guztira 6 bisita antolatu dira urtarrilean eta otsailean zehar. Horietan, herritarrek, zentralaren historia, azpiegitura eta energia elektrikoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izango dute.

Bisita gidatuak larunbatetan egingo dira, ondorengo egun eta orduetan:

  • Urtarrilak 26, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
  • Urtarrilak 26, 11:00-12:00 (Euskaraz).
  • Otsailak 2, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
  • Otsailak 2, 11:00-12:00 (Euskaraz).
  • Otsailak 9, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
  • Otsailak 9, 11:00-12:00 (Euskaraz).

Bisitetan parte hartzeko urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena   ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera idatziz edo 943 75 30 43 telefonora deituz.  

Bisita bakoitzean gehienez ere 10 pertsonarentzako tokia izango da.