Zientzia eta teknologia tailerra

Zientzia eta teknologia tailerra

2021/05/19
Herriko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin "Bizilabe" egitasmoa jarri du abian hirugarren urtez jarraian Soraluzeko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean.

Datorren ikasturtean ere, gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" tailerrak eskainiko dituzte Soraluzeko Udalak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.

ZER DA?

Proiektuaren helburua STEAM edukien eta profesioen inguruko interes eta jakintza maila handitzea da, neskena batez ere, modu horretara, gazteei lan-irteera ziurrak eskainiz eta eskualdeko industriak behar dituen profesionalak formatuz.

Gazteen artean, zientzia eta teknologia kontzeptuak barneratzeaz gain, garrantzi handia ematen zaie beste zeharkako gaitasunei: pentsamendu kritikoa garatzea, sortzaile izatea, lankidetzan lan egitea eta egindakoa ondo komunikatzen jakitea.

Bizilabe Soraluzeko gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte eta ikertzaileekin harremanetan izango dira.  Horrez gain, hainbat zientzia-jarduera antolatuko dira herriko eragileekin elkarlanean. Horren erakusle, ikasturte honetan arrakasta handiz ospatu den Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna edo herriko ikastetxeetan egin diren tailerrak.

NOIZ

Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2021eko urritik 2022ko maiatzera.

ADINA

DBH1-2 

IZEN-EMATEA

Izen-ematearen lehen txanda maiatzaren 17tik ekainaren 10era arte dago zabalik.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc8CDvN91XWZWpXjPo8et8u6UWFE8gWWGmVRJR8z2M4GoFkrw/viewform

ARGIBIDEAK

- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze