Zientzia eta teknologia tailerra

2021/09/20
Ikasturte berriarekin batera, zientzia eta teknologia lantzeko "Bizilabe Soraluze 2021-2022 aisialdi-eskaintza" jarriko da martxan urrian; oraindik ere badira plaza libreak.

Gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" tailerra eskainiko dituzte aurten ere Soraluzeko Udalak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.

Tailer honetan, esanda moduan, DBH 1 eta 2ko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute. Besteak beste, esperimentuak egingo dituzte, ikertzaile profesionalekin harremanetan egongo dira eta eskualdeko ikerketa-enpresak ezagutuko dituzte. 

NOIZ?

EGUNAK: Asteazkenak

ORDUAK: 15:30-17:00

TOKIA: Soraluzeko Gaztelekua. Baltegieta kalea, 2

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 18 €, hileko
  • Familia ugaria eta familia guraso bakarra: 10 €, hileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hileko

IZENA NOLA EMAN

 https://labur.eus/FjdyR

ARGIBIDEAK

- Bizilabe.soraluze@gmail.com

- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze 

- Soraluzeko Udala: 943753043