Zirkoa Futbol Zelaiko aparkalekuan muntatuko da.

Zirkoa Futbol Zelaiko aparkalekuan muntatuko da.

2024/04/21
Azken orduko eskaera bati bide emanez, apirilaren 23 eta 24an herrira etorriko den zirkoa Futbol Zelaiko aparkalekuan kokatuko da.

Datorren asteko apirilaren 23 eta 24an "Johnny Circus" zirkoaren emanaldiak Futbol Zelaiko aparkalekuan izango dira.

Azken orduan jaso da udalean zirkoa ipintzeko baimen eskaria eta aukera ematea erabaki da. Hasierako karteletan zirkoaren kokaleku gisa beste leku bat adierazi badu ere konpaniak; zirkoa Ezoziko auzoan kokatuta dagoen Futbol Zelaiaren atzean muntatuko dute. 208 metro karratuko okupazioa izango haurrentzako ikuskizunerako guneak, animaliarik gabeko zirko emanaldia da eta dagokion karpa ez dute lurrera ainguratu beharrik izango. 

Muntaketa lanak, astelehenean hasiko dira eta ondoren, saioaren ostean; apirilaren 25ean utziko dute gure herria.