Eman izena zirku-tailerrean!

Eman izena zirku-tailerrean!

2022/07/05
Zabalik dago haurrentzako zirku-tailerrean izena emateko epea; 5 eta 12 urte arteko haurrei dago zuzenduta eta astearteetan eskainiko dira saioak, Arrate Espillaren eskutik.

Hirugarren ikasturtea beteko du aurten haurrentzako Ziruku Tailerrak.

Soraluzeko Udalak antolatzen du "Sormen tailerrak" egitasmoaren baitan, urritik maiatzera bitartean.

Bertan 5 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartu ahal dute parte, bi taldetan banatuta: 5-7 eta 8-12.

Astean ordu eta laurdeneko saioak jasotzen dituzte haurrek Arrate Espilla irakaslearen eskutik.

Ondorengoak dira bertan lantzen direnak:

  • Gorputz adierazpena.
  • Psikomotrizitatea.
  • Oreka.
  • Sormena.
  • Klown teknikak.
  • ....

Klaseak asteartean emango dira, 16:30-17:45 eta 17:45-19:00 ordutegietan.

Izena ematea nahi duenak 943753043 telefono-zenbakira deitu behar du.

Hileko kuota 20 eurokoa da.