Zubi Nagusitik Gaztelupe taberna parera artean hiritartasun obrak egingo dira eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan

Zubi Nagusitik Gaztelupe taberna parera artean hiritartasun obrak egingo dira eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan

2026/11/23
Azaroaren 24tik 26ra bitarte, Zubi Nagusitik Gaztelupe taberna parera artean hiritartasun obrak egingo dira eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan.

Datorren martitzenetik, azaroak 24, eguenera bitarte, azaroak 26 zenbait hiritartasun hobekuntza lan egingo dira Zubi Nagusitik Gaztelupe taberna parera artean eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan.

Errabal kaleko 23. zenbakian, Gaztelupe tabernaren parean, errepideko zuloa estali eta malda orekatzeko lanak egingo dira; lanok behar bezala gauzatzeko, errepidetik jardun behar da derrigor.

Autobus-zerbitzuan eragina

Azaroaren 24tik 26ra, egun osoz:

  • Autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez.
  • Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.

Trafikoan eragina

  • Zubi Nagusitik SAPAra trafikoa itxita egongo da goizeko 8:00etatik 14:00tara. Ordu tarte horretan:
    • Baltegieta 4tik 19ra arteko aparkaleku eta garajeak erabili ahal izango dituzte, bi noranzkotan, Gabolatseko zubia baliatuta.
    • Kalebarren eta Santa Ana kaleetatik irteera bakarra Etxaburuetatik izango da.

Udala herritarrekin eskertuta

Udaltzainek emango diete tokian tokiko bizilagunei hartutako neurri zehatzen berri; bestalde, Soraluzeko Hirigintza departamentuak ondorengo neurri orokorrak hartu ditu.

Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herrian egiten ari diren obra eta konponketa-lanek sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.