Zuhaitz Eguna

Zuhaitz Eguna

2016/03/11
Urkiazelaiko lurretan bertako zuhaitzak landatuz ospatuko da martxoaren 19an aurtengo Zuhaitz Eguna. Bertara elkarrekin igotzeko hitzordua goizeko 9etan da, Plaza Berrian.

Soraluzeko udalak eta Soraluzeko Mendi taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko asmoz, bertako zuhaitzen  landaketak antolatu dituzte martxoaren 19an, larunbata, Urkiazelain.

Antolatzaileek, animatzen den herritar orori, goizeko 9etan Plaza Berrian elkartu eta Urkiazelaira igoera egiteko deialdia egiten diote.

Goizeko 11ak aldera landaketak burutuko dira eta hauek amaitutakoan salda eta txorixoa banatuko da. 

Soraluzeko udalak, beraien laguntza, prestutasuna eta landaketak beraien lurretan egitea ahalbidetzearren, Ezenarrotar anaiei; Martin eta Juliani eskerrak eman nahi dizkie.