Zuhaitz Gurrutxagaren monologoa

2021/03/25
Zuhaitz Gurrutxaga realeko jokalari ohi eta telebista-aurkezleak "Futbolistok" bere azken ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Zuhaitz Gurrutxagak "FutbolisTOK" bere azken ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko Herri Antzokian.

Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalaria izan zen garaia da ikuskizun honen ardatza.

Bere lehen bakarrizketaren pasarte batzuk berreskuratzeaz gain (Futbolisto baten Konfidentziak), garai hartako bizipen eta pasadizo gehiago ekarriko ditu gogora.

Era berean, jendaurrean lehen aldiz, toc (trastorno Obsesivo-Compulsivo) izeneko gaixotasunaz hitz egingo digu, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik lehen pertsonan sufritzea egokitu baitzaio.

Sarrerak Iratxon eros daitezke aurrez eta leihatilan ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, 5 euroan.