Zuhaitz landaketa, abenduak 17an (larunbata), Azaliatxo baserriko lur sailetan

Zuhaitz landaketa, abenduak 17an (larunbata), Azaliatxo baserriko lur sailetan

2022/12/12
Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean, Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak bultzatutako ekimena da.

Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean eta Soraluzeko Udalaren babesarekin, Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak zuhaitzak landatzera joateko hitz ordua antolatu du abenduaren 17an, datorren larunbatean, 9:00etan,  San Andres auzoan.
Landaketa, Azaliatxo baserriaren lur sailetan egingo da, duela bi urte hasi zuten lanari jarraipena emanez.
Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Animatu, goiz ederra pasatzeko aukera aparta izango da eta, Soraluze bizigarriago bat eraikitzen laguntzen duzun bitartean, ondoren bertaratutakoentzat mokadutxo bat ere izango da.

Izen ematea:
E-mail bat bidali beharko da, osteguna, abenduak 15 baino lehen, izen-abizena, adina, herria eta gaia (Landaketa Soraluze 17) zehaztuz, ondoko helbideetako batera idatziz: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com
 
HITZORDUA: ABENDUAK 17, LARUNBATA
ORDUA: 9:00etan
LEKUA: San Andres Auzoa         
https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9
URA: Etxetik eraman behar da.
JANARIA: Hamaiketakoa, Soraluzeko Baso Biziak Elkartearen kontu.
ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa, badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Soraluzeko Baso Biziak Elkartearen kontu.
IRAUPENA: Etxera bazkaltzera.


Animatu eta parte hartu!