Zuhaitz landaketa, azaroaren 20an, Azaliatxo baserriko lur sailetan

Zuhaitz landaketa, azaroaren 20an, Azaliatxo baserriko lur sailetan

2022/11/14
Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean, Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak bultzatutako ekimena da.

Zuhaitzak landatzera joateko hitz ordua izango da datorren igandean, azaroaren 20an, 9:00etan, San Andres auzoan.
Landaketa, Azaliatxo baserriaren lur sailetan egingo dute duela 2 urte hasi genuen lanari jarraipena emanez.
Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO herritarren laguntza ezinbestekoa ziango da.
Animatu, goiz ederra pasatuko dugu eta Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean, ondoren bertaratutakoentzat mokadutxo bat ere izango da.

Izen ematea:
Bidali e-mail bat, osteguna azaroak 17 baino lehen zure izena, abizena, adina eta herria zehaztuz helbide hauetako batera (Gaia: Landaketa Soraluze 20): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com

HITZORDUA: AZAROAK 20, IGANDEA
ORDUA: 09:00etan
LEKUA: San Andres Auzoa         
https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9
URA : Ekarri etxetik.
JANARIA : Ekarri zerbait etxetik goiz erdian jateko.
ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.
IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.


Animatu eta parte hartu!