Bertako zuhaitzen landaketa

2021/03/09
Ingumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak bertako zuhaitzen landaketa antolatu dute larunbat honetarako.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkartearekin eta LURGAIA fundazioarekin elkarlanean, bertakoak diren zuhaitzen landaketa burutuko du martxoaren 13an, larunbata.

Landaketa udalaren jabetzakoak diren Gizaburuaga eta Atxolin izeneko lur-sailetan burutuko da.

IZEN EMATEA: Email bat bidali ondorengo helbide elektronikora: info@lurgaia.org

ORDUA: 9:00etan.

LEKUA: Urkia zelai.

URA: Etxetik ekarri behar da.

JANARIA: Ekarri zerbait jateko goiz erdirako.

ARROPA eta OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eta euritako arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Antolakuntzak ipiniko ditu.

IRAUPENA: Bazkaltzerako etxera.

*Osasun egoeragatik , 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahalko dute.