Zuhaitzak kimatu ditu Udalak Mendiolan
Mendiola industrialdeko hainbat zuhaitz moztu eta beste batzuk inaustu ditu udalak bertako bizilagunen eskaerari erantzunez; zuhaitz eta adarrak oso handi eginda zeuden.
Ezozibidea 28, 30 eta 32 zk.dun atarietako bizilagunen eskaria kontutan izanda, Mendiola industrialdeko ezpondan dauden zenbait zuhaitz moztu eta beste batzuk inaustu ditu Udalak.
Zuhaitzak oso handi eginda zeuden eta bizilagunen etxebizitzetan eragiten zuten, leihoetatik oso gertu plantatzen zirelako.
Bizilagunen eskaera Obren eta Herriko Mantentze Lanen Udal Batzordean aztertu zen eta beronek eman zion oniritzia.
Lanak Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteak (Debemen) egin ditu eta kostua 965,58 eurokoa izan da, BEZ-a barne.