Inausketa-lanak Txurruken auzunean

Inausketa-lanak Txurruken auzunean

2022/04/19
Gipuzkoako Foru Aldundiak inausketa-lanak egingo ditu Txurruken auzuneko ezpondan asteazken honetatik ostiralera; lanek dirauten bitartean ezin izango da ibilgailurik aparkatu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko beharginek inausketa-lanak egingo dituzte asteazkenean hasita Txurruken auzuneko ezpondan.

Era honetako lanak sarri egiten ditu Foru Aldundiak, zuhaitzak eta zuhaitz-adarrak errepidera jausi ez daitezen.

Lanak asteazkenean hasi eta ostiralean amaituko dira eta goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak artean burutuko dira.

Hori horrela, egun eta ordutegi horretan ezin izango da bertan ibilgailurik aparkatu.