Zurrumurruei aurre egiteko liburuska

Zurrumurruei aurre egiteko liburuska

2020/06/24
Soraluzeko Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Arloak eta SARE AntiRumores – Zas! elkarteak etorkinei buruzko estereotipoei aurre egiteko liburuska prestatu dute.

Soraluzeko Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Arloak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin eta SARE AntiRumores – Zas! delakoaren laguntzarekin, zurrumurruen aurkako bi prestakuntza-saio antolatu zituen joan den urtearen amaieran. Saio horien helburu nagusia iritzi-egoera bat sortzen laguntzea zen, gaur egun dauden korronte xenofoboekin bat egingo duen diskurtso alternatibo bat eraikitzeko tresnak erraztuz eta emanez.

Xenofobiaren ordezko diskurtso bat eraikitzeko eta oinarririk gabeko zurrumurruak, estereotipo negatiboak eta etorkinei eta kultura-aniztasunari buruzko aurreiritziak ez zabaltzeko oinarrizko tresna benetako informazioa da.

Horregatik, eta burututako prestakuntza-prozesuaren ondorio gisa, Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak (zas!) "kit" edo liburuska bat egin du, eta gaur jarriko da herritarren eskura, Udalaren webgunearen eta Plaentxia.eus-en bidez.

Liburuska honetan, zeinaren izenburua "Migrazioari buruzko esamesak? Soraluze" den, Gipuzkoan eta Soraluzen dauden atzerritarrei buruzko informazio objektibo guztiaz gain (jatorria, nazionalitatea, eskualde-banaketa, migrazio-fluxuen feminizazioa, etab.), immigrazioari buruz egin ohi diren galdera batzuei ere erantzuten zaie. Honelako galderak: immigrazioa fenomeno iragankorra ala egiturazkoa da?; Guk nahi dugun immigrazioa aukeratzen al dugu?; Immigrazio arautua ez da hobea?; Erlijio-aniztasuna arautzea hain zaila al da?; eta abar.

"Kit" edo liburuskan dagoen informazio guztia HEMEN sakatuz eskuratu daiteke.