Euskal Aratosteetako argazkiak

Euskal Aratosteetako argazkiak

2020/04/16
Otsailaren 21ean herrian ospatu ziren Euskal Aratosteetako argazkiekin osatutako online-erakusketa gaurtik aurrera bisitatu daiteke www.soraluze.eus webgunean.

Urteroko moduan, erakusketa antolatu da Soraluzeko Euskal Aratosteetan egindako argazkiekin. Aurten, hala ere, COVID-19 birusak eragindako osasun krisia dela-eta, erakusketa online formatuan prestatu dute antolatzaileek.

Guztira 40tik gora argazki dira hilabetez www.soraluze.eus webgunean ikusi ahal izango direnak, baita egunari buruzko bideoa ere.

Aurten lau izan dira argazkiak egiten aritu diren pertsonak: Fernan Oregi, Atziber Mayo, Ubane Madera eta Javi Aldai; bideoko irudiak, aldiz, Ander Pastorizak grabatu ditu

Erakusketa osatzen duten argazkiekin batera, egun horretan parte hartu zuten haurrek taldeka ateratako argazkiak ere ikusi ahal izango dira.

Erakusketa osatzen duten argazki eta bideoa azpiko loturetan klik eginez ikus daitezke:

Argazkiak ikusteko beste bi modu ere badaude, batez ere webgunera lehen aldiz sartuko direnentzat erabilgarriak izan daitezkeenak:

  • www.soraluze.eus webguneko "Albisteak" atalaera joan eta "Euskal Aratosteetako argazkiak" albistean klik egin.
  • www.soraluze.eus webgunearen sarrera-orrialdeko eskuinaldean dagoen "Erakusketak online" baner edo irudian klik egin.

Erakusketa osatzen duten argazki guztiak doan deskargatu daitezke.