Lege oharra

1.-Lege informazioa

Soraluzeko udalak, www.soraluze.eus domeinuaren bidez, Soraluzeri buruzko informazio orokorra eskaintzen du; eta bereziki, udalarenak bereak diren informazioak eta gestioak.

Soraluzeko udalak, aurretik abisurik emateke, bere domeinuan jasotako informazioa aldatu eta eguneratu egin dezake, bai edukiari dagokionean nahiz diseinuari eta aurkezpenari dagozkienetan.

Soralzueko Udala da soraluze.eus domeinuan jasotako diseinuaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. soraluze.eus domeinuan jasotako edozein motatako markak edo zeinu bereizgarrik ere indarren dagoen legeriaren babesa du. Horietako edozein baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatuko bada, jabetza intelektualaren eskubideak urratu egingo lirateke.

Web-ean sartzea eta bertan dagoen edukiari eman dakiokeen erabilera, erabiltzen duenaren erantzukizunekoa da ez beste inorena. Sartze edo informazio-erabilera horretatik sor daitezkeen ondorioen edo kalteen inguruan Soraluzeko Udalak ez du inongo erantzukizunik izango, bere eskumenekin diharduenean derrigorrez bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik ondorioztatzen diren jarduera guztietan izan ezik. Soralzueko Udalak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken ondorioz sortutako inongo erantzukizunik.

Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada; Soraluzeko udalaren jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalteak eta galerak egiten bazaizkie, erakunde honi legez dagozkion egintzez baliatzeko bidea emango diote eta, hala balitz kasua, baliatze horretatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak eska ditzake.

2.- Webgunea erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Soraluzeko Udalak, udalerri honetako herritar guztien eta internet erabiltzen duten guztien esku jartzen duen webgunea da hau. Zerbitzua ematea eta erabiltzaile guztiei informazioa ematea du helburu.

Eskubide guztiak daude gordeta. Ez dago baimenik webgunea bera eta bertako edukiak aldatzeko.

Webgune honen bidez ematen den administrazio-informazioak ez du ordezkatzen Egunkari eta Buletin Ofizialetan publikatu edo argitaratu behar diren dokumentuen argitalpena, izan ere, horiek baitira dokumentuen edukiaren fede ematen duten argitalpenak.

Soraluzeko Udalak ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik etorri eta webgunean agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna, ez eta esteken edo beste sistema batzuen bitartez eskuratu daitekeena ere.

Soraluzeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen webgunean dagoen informazioaz beste hirugarrengo batzuk edo entitateek egiten duten erabileran; hala ere, hirugarren horiek zenbait dokumentu eta aplikatiboetarako dauden abisuek diotenari kasu egin beharko diote.

Soraluzeko Udalak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez izatea; ez du bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edo webgunean ezin sartzeagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizunik.
Soraluzeko udalak, webgune honetako edukiak, informazioa, aplikatiboak…eta abar aldatzeko eta gehitzeko eskubidea du, eta edozein unetan egingo du aurretik abisatzeke.

Soraluzeko Udalak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, beraz, badaezpada, ahalik eta gehien kontsultatzea gomendatzen du.
Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Edozein argibide, informazio, iradokizun, kexa eta abarretarako, webgune honetako kexen, abisuen eta iradokizunen atala erabil dezakezu.