Auzo-konposta eta auto-konposta eskaera

Deskribapena: Hondakinen kudeaketa arduratsua eta birziklapena sustatzeko, hondakin organikoak Soraluzen bertan tratatu eta berrerabiltzeko aukera bat konposta egitea da. Konposta auzokideekin batera egin daiteke udalak auzoan jarritako konpost guneetan edota norberak etxean konpostatu dezake lorategi edo baratza gunean konpostagailua jarriz.

Eskaera egiteko tokia:

Auzo konposta: Konpost gune eta hauetan konpostatzeko aukerei buruz udalean galdetu behar da. Soraluzeko Udaleko Ingurumen teknikaria. Santa Ana 1, 20590 Soraluze.

Auto konposta: Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatera deitu behar da.

Telefono zenbakia: 943 70 07 99

Organo tramitatzailea: Soraluzeko udala eta Debabarrenako Mankomunitatea

Zerga eta tasen ordainketa:

Auzo eta auto-konpostatzen dutenek hobariak dituzte Hondakinen Tasaren ordainketan.