Errezibo ordainketak online

Zure erreziboa ordaindu online banketxera joan gabe

Soraluzeko udalari hainbat ordainketa online egiteko aukera duzu: erreziboak, likidazioak, Udaltzaingoaren trafiko-isunak...

Nire ordainketa onlike logotipoaInterrnet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: Eusko Jaurlaritzak, ordainketak egiteko zure esku jartzen duen erreminta seguru bat da. Horrela, aukera duzu ordainketen tramitea Udalaren webgunean hasi eta zure konfiantzazko finantza-erakundean amaitzeko. Erreminta hori erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea; sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta, Soraluzeko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).

Oharra: Ez baduzu nahi ordainketa online egiterik, zure banketxean ere egin dezakezu, dokumentu-erreziboa banketxean aurkeztuta. Horretarako, zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztu beharko duzu: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).

Egin zure ordainketa online

 

Nola egin online ordainketa

Esan bezala, zure ordainketa online egiteko NIRE ORDAINKETA pasarelara sartu beharko zaran. Behin bertara sartu ondoren, webgunean aurkituko dituzu ordainketa-pasabidea erabiltzeko jarraibideak. Ondorengo urratsak jarraitu beharko dituzu.

1.- Ordaintzeko eskaera edo abisua eskura eduki eta BPKi begiratu (Bilketa prozedura Kodea).

2.- Sar itzazu formularioan eskatzen diren datuak eta sakatu "Hurrengoa".

 

3.- Ordainketaren datuak sartu eta gero, ordainketan zerrenda aurkeztuko da eta ordainketa prozesuarekin jarrai dezakezu "Aukera ezazu finantza-erakundea" botoia sakatuz.

4.- Ordainketa egiteko Finantza erakundeak auzkeztuko dira. Ordainketa egin nahi duzun Finantza Erakundean sakatu behar duzu eta jarraian Finantza Erakundearen izenaren botoian sakatu.