Eremu publikoaren erabilera

1. Lurzoru Publikoaren erabilera

Deskribapena: Jabari publikoaren aprobetxamendua egiteko ematen den lizentzia, eta jabari horren erabilera pribatiborako ematen den administrazioko emakida da.

  • Informazio kontaktua:
  • Telefonoa: 943753024
  • Posta Elektronikoa : udaltzainburua@soraluze.eus

Eskabidea non aurkeztu:

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera Orokorra inprimakia
  • Erabili nahi den jabari publikoko eremuaren zati zehatza.
  • Aurreikusten den instalazio mota, ezaugarri, material eta unitate kopurua.
  • Erabili nahi diren egunak.

Deskargatu dokumentuak

 

  ..................................

2. Lurzoru Publikoaren erabilera berezia (Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzea)

Deskribapena: Lizentzia eskuratzea, bide publikoan edo horren gaineko hegalduran, obretako elementu lagungarriak jartzeko; hala nola, hesiak, aldamioak, edukiontziak, kargajasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak edo beste batzuk. Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.

Informazio kontaktua:

  • Telefonoa: 943753024
  • Posta Elektronikoa : udaltzainburua@soraluze.eus

Eskabidea non aurkeztu:

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzeko eskabidea
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, Pasaportea...).
  • Aldamio, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi, silo eta beste elementuen kasuan, teknikari gaituak sinatutako eta bisatutako proiektua.

Aurkezteko epea

Mugagabea (obra hasi aurretik)

Zerga eta tasen ordainketa

Onartutako Zerga Ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.

Oharrak

Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da. Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.

Deskargatu dokumentuak

 

 ......................

3. IBI eskaera

Deskribapena: Jabari publikoaren erabilera pribatiborako edo aprobetxamendu berezirako lizentzia edo baimena, ibilgailuak eraikin pribatuetan sartu eta irteteko espaloia erabiliz. Edozein pertsonak eska dezake (normalean garaje jabeen komunitateak eta Jarduera Ekonomikoak burutzeko titularrak).

Informazio kontaktua:

  • Telefonoa: 943753024
  • Posta Elektronikoa : udaltzianburua@soraluze.eus

Eskabidea non aurkeztu:

  • Internet bidez: Sarrera Erregistroan eskaera eginez edo posta elektronikoz udaltzainburua@soraluze.eus  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • IBI tasan alta emateko eskabidea inprimakia.
  • Ibilgailua lokalera sartzea eskatzen duen jardueraren lizentzia. Sarbidea emango da, soilik jardueraren funtzionamendurako, material pisutsuen karga/deskargarako (lan-orduetarako soilik emango da) eta ibilgailuen zaintzarako (ordutegi iraunkorrerako emango da) beharrezkoa denean.
  • IBIa eskatzen duen lokalaren kokapena: kalea eta zenbakia adieraziz.
  • Sarbidearen zabalera metrotan.

Deskargatu dokumentuak