Ibilgailuen gaineko zerga

Behin betiko baja

Deskribapena: Ibilgailu bati behin betiko baja ematea interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Trafikoko Buruzagitzan edo bestela matrikulatu zen probintzian egin beharko da.

Eskabidea non aurkeztu:(Gipuzkoan):

GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza – 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Tramitatzailea:

GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza – 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Oharra: Ibilgailuari Trafikon behin baja emanda, eta interesdunaren eskaera jaso ondoren, Udalak Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan dagokion zatia itzuliko du. Kasu horretan, hilabeteen heinean banatuko da itzuliko den kuota-zenbatekoa, baja eman eta hurrengo hilabetetik zenbatuta. Eskaera egiteko:

  • Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) , edo posta elektronikoz,  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Zergaren itzulketa eskatu nahi baduzu (bertara etorrita nahiz Internet bidez), ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: Ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera.

Deskargatu dokumentuak

 


Alta edo matrikula berria

Deskribapena: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga urteko zerga da eta bide publikoetan zirkulatzen duten trakzio mekanikoko ibilgailuen titularitatea zergapetzen du; hau da, Trafikoko Lurralde Buruzagitzan matrikulatuta dauden ibilgailu guztiak.

Ibilgailu berri bati alta emateko (matrikula emateko) Trafikoko Lurralde Buruzagitzak, interesatuari -beste agiri batzuen artean- zerga horren kuotari dagokion zati proportzionala aurretik ordaindu izanaren frogagiria eskatzen dio. Kasu horretan, hau da, ibilgailu berri bat erosten denean, kuotaren zenbatekoa urte osoko hilabeteen heinean banatuko da, ibilgailua erosi den egunari dagokion hilekoa barne.

Eskabidea non aurkeztu:

    • Internet bidezErregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) , edo posta elektronikoz,  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
    • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Eskabide ofiziala, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko zergarena, behar bezala beteta eta sinatuta eskabidea.
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoei buruzko ziurtagiria (fitxa teknikoa) edo horren kopia.
  • Titularraren edo titularren NANaren kopia. Titularra ondasun-erkidego bat bada, hori osatzen duten pertsona guztien NANaren kopia. Titularra enpresa bat bada, IFZren kopia.

Oharrak: Udalean tramite hori egin ondoren, interesatua Trafikoko Lurralde Buruzagitzara joan behar da, ibilgailuaren alta tramitatzera. Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.

Deskargatu dokumentuak

 


Hobariak eta salbuespenak

Deskribapena: Dagokion ekitaldiko Udal Ordenantzetan honako hau jasotzen da.

HOBARIAK: Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko. Hobariak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Udalak aldez aurretik onartzea, eta eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

1a. Elektrikoa edota usuri nuluak dituzten ibilgailuek % 75eko hobaria izango dute zerga-kuotan, mugarik gabeko epean.

1b. Motor hibridoak dituzten ibilgailuen eta erregai gisa gasa erabiltzen dutenek, gas naturala, petroliotik likidoturako gasak zein bioetanola erabili, % 50eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita lau ekitalditan zehar.

1c. Matrikulazio berriko turismoek, km-ko 110g CO2 baino gutxiago isurtzen badute, % 30eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita bi ekitalditan zehar.

1d. Matrikulazio berriko turismoek, km bakoitzeko 110g CO23.d. -tik 120g-raino isurtzen badute, % 25eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita bi ekitalditan zehar.

2a. % 50eko hobaria kategoria orokorreko kide ugariko familiei (3 edo 4 seme/alaba).

2.b. % 75eko hobaria kategoria bereziko kide ugariko familiei (5 seme/alaba edo gehiago).

Hobari hauek aplikatuko dira, beti ere, ondorengo baldintza betetzen denean: unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga-oinarriak ez gainditzea lanbide arteko gu txie neko soldataren urteko zenbatekoa bi halakoan. Horretarako, baldin eta familia-unitateko kide batzuek tributazio indibiduala egitea aukeratzen badute, errenta indibidual horien batura hartuko da kontuan.

Familiaren diru-sarrera total bezala ulertuko da, etxe bizitza berean elkarrekin bizi diren kideetako bakoitzak irabazten duena batuta.

Familiaren diru-sarrera totalek eta aipatu den lanbide arteko gutxieneko soldatak, ekitaldi berekoak izan behar dute.

Diru-sarrerak izango dira deklaratzen diren errendimendu gordinen batura, urtean urteko ekitaldian indarrean dagoen PFEZren araudiaren arabera.

Salbuespenak

Ondoko hauek daude zergatik salbuetsita:

a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada. Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak, pertsona desgaituen izenean matrikulatuta daudenean.

  • Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, baldin eta desgaituen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko badira. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
  • Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu bati bakarrik izango zaio aplikagarria, horien onuradun diren subjektu pasiboei.
  • Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:
  • Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, III. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzen dituztenean.
  • Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak.

f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

Eskabidea non aurkeztu behar den

    • Internet bidezErregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) , edo posta elektronikoz,  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
    • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Hobaria interesatuek eskatu beharko dute, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko. Horretarako ondoko inprimakia erabili dezakezu: eskaera orokorra.
  • Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
  • Hobariak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Udalak aldez aurretik onartzea, eta eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

Deskargatu dokumentuak