Zabor bilketaren gaineko zergak

Zabor tasaren ordainketa

Deskribapena: Soraluzeko Udalak hiru hilean behin hondakinen kudeaketa gastuei aurre egin ahal izateko hondakinen gaineko tasa kobratzen du.

Zerga eta tasen ordainketa

  • Bertaratuta: Tasa honen ordainagiria Udaletxeko bulego orokorrean jaso dezakezu eta bankuan ordaindu edo bestela zerga helbiratuz gero modu automatikoan kobratuko zaizu hala egokitzen denean.
  • Zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztuta: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).
  • Internet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: Eusko Jaurlaritzak, ordainketak egiteko zure esku jartzen duen erreminta seguru bat da. Horrela, aukera duzu ordainketen tramitea Udalaren webgunean hasi eta zure konfiantzazko finantza-erakundean amaitzeko. Erreminta hori erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea, sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta Soraluzeko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).

NIRE ORDAINKETAn sartu ondoren, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiltzeko laguntza jasoko duzu DEMO deritzon atala irekita.

Tramitatzailea: Soraluzeko Udaleko Udal Zergen saila.

 


Zabor bilketa tasan alta

Deskribapena: Zabor bilketa tasan alta Udalari jakinaraztean datza.

Zerga ordaintzeko obligazioa sortzen da zerbitzua ezartzean, izaera nahitaezkoa eta orokorra izateagatik, eta ulertuko da etxeetako titularrek eta merkataritza, industria eta zerbitzu jardueretako titularrek erabiltzen dutela.

Tasa hiru hilean behin fakturatu eta kobratzen da, aldi bakoitzaren erdian, eta kuota osoa eta zatiezina izango da. Fakturatu beharreko aldiaren lehen egunean (urtarrilaren 1ean, apirilaren 1ean, uztailaren 1ean eta urriaren 1ean) alta jasota dagoen jabearen izenean egingo da ordainagiria.

Alta berriek, eskatu eta hurrengo hiruhilekotik aurrera izango dituzte ondorioak.

Aldizkako zerga denez (hiruhilekoa), jakinarazpenak ez dira banaka egingo, taldeka baizik, GAOn eta iragarki taulan. Horregatik, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen da, banketxe baten bidez. Horretarako, udal bulegoan 20 digituko kontu zenbakiaren berri eman beharko da.

Salbuespenak

  • Zabor bilketa zerbitzuari dagokion tasa ordaintzetik salbuetsita geratzen dira:
  • Hondamen egoeran dauden baserriak.
  • Inongo jarduerarik ez duten lokalak.

Tarifen aplikazio arauak

  • Ordaintzetik salbu geldituko dira hondamen egoeran dauden baserriak soilik. Jatetxe jarduera duten baserriek, jatetxeei dagokien tarifa bera ordainduko dute.

Eskabidea non aurkeztu behar da

  • Internet bidezErregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) edo posta elektronikoz,  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Zaborbilketa tasan alta eskatu nahi baduzu (bertara etorrita nahiz Internet bidez) , ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: Zabor tasan alta emateko eskaera.

Deskargatu dokumentuak:

 


Zabor bilketa tasan baja

Deskribapena: Zabor bilketa tasan baja Udalari jakinaraztean datza.

Tasa fakturatu eta hiru hilean behin kobratzen da, aldi bakoitzaren erdian, eta kuota osoa eta zatiezina izango da. Fakturatu beharreko aldiaren lehen egunean (urtarrilaren 1ean, apirilaren 1ean, uztailaren 1ean eta urriaren 1ean) alta jasota dagoen jabearen izenean egingo da ordainagiria.

Bajek eskatu direneko hurrengo hiruhilekotik aurrera izango dituzte ondorioak.

Zerbitzuan baja emango da: etxebizitzen kasuan, eraikina botatzen denean; enpresa jardueren kasuan, jarduera laga dutela udal bulegoetan adieraztean; bizileku edo eraikin berean egiten diren merkataritza, industria, lanbide eta abarren jarduerek, horiek egiten dituztenek etxebizitzarako ere erabiltzen badute, (adibidez, ile apaindegiak, kontsultoretzak eta abar) jarduera bezala ordainduko dute soilik.

Eskabidea non aurkeztu:

  • Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Zabor bilketa tasan baja eskatu nahi baduzu, (bertara etorrita nahiz Internet bidez), ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu (eskatzen den modua edozein izanda): Zabor bilketa tasan baja emateko eskabidea.

Deskargatu dokumentuak

 


Zabor bilketa tasan izen aldaketa

Deskribapena: Zabor bilketa tasaren titularitate aldaketa Udalari jakinaraztean datza.

Tasa fakturatu eta kobratzen da hiru hilean behin, aldi bakoitzaren erdian, eta kuota osoa eta zatiezina izango da. Fakturatu beharreko aldiaren lehen egunean (urtarrilaren 1ean, apirilaren 1ean, uztailaren 1ean eta urriaren 1ean) alta jasota dagoen jabearen izenean egingo da ordainagiria.

Aldaketak, eskatu direneko hurrengo hiruhilekotik aurrera izango dituzte ondorioak.

Aldizkako zerga denez (hiruhilekoa), jakinarazpenak ez dira banaka egingo, taldeka baizik, GAOren eta iragarki taularen bidez. Horregatik, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen dugu, banketxe baten bidez; horretarako, udal bulegoetara 20 digituko kontu zenbakiaren berri eman beharko da.

Salbuespenak

Zabor bilketa zerbitzuari dagokion tasa ordaintzetik salbuetsita geratzen dira:

  • Hondamen egoeran dauden baserriak.
  • Jarduerarik ez duten lokalak.

Tarifen aplikazio arauak

Ordaintzetik salbu geldituko dira hondamen egoeran dauden baserriak soilik. Jatetxe jarduera duten baserriek, jatetxeei dagokien tarifa bera ordainduko dute.

Eskabidea non aurkeztu:

  • Internet bidezErregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN)  edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratu: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Zabor bilketa tasan izen aldaketa eskatu nahi baduzu, (bertara etorrita nahiz Internet bidez), ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: Zabor bilketa tasan izen aldaketa eskabidea.

Deskargatu dokumentuak