Alkatearekin hitzordua eskatu

Udal Gobernua osatzen dugun zinegotziok badakigu soraluzetarren zerbitzura gaudela, Udala zuzentzen duen Alkatea bereziki.

Hau horrela,herri partaidetzan eta gardentasunean sinesten dugun neurrian,herritarrei ahalik eta gertueneko harrera egin eta beraiekin batera Soraluze hobe bat eraikitzeko asmoz,zuzeneko zerbitzu hau jarri dugu abian.

Aurrerantzean, beraz, Alkateari idazteko dagoen aukerarekin batera, berarekin zuzenean egoteko aukera ere izango dute herritarrek.

Aukera berri honen bitartez, Alkatearengana etorri eta beren iradokizun, kexa eta ekarpenak egitera animatu nahi ditugu bizilagunak.

Ideiaren bat baduzu, kexa edota kezkaren bat luzatu nahi badiguzu,jakin ezazu udaletxeko ateak zabalik dituzula.Eskatu hitzordua eta zatoz!

Alkateak ostiraletan hartuko ditu herritarrak, goizeko 9:00etatik 13:00ak bitartean. Alkatearekin egoteko hitzordu-eskaera bi modutara egin zenezake:

 

INTERNETEZ:

ESKATU HITZORDUA

TELEFONOZ:

943 75 30 43 telefono-zenbakian.