"Treba Nerabeak" ekimenaren baitan, kontzientzia eta gorputzari buruzko hitzaldia egingo da apirilaren 18an

"Treba Nerabeak" ekimenaren baitan, kontzientzia eta gorputzari buruzko hitzaldia egingo da apirilaren 18an

2026/04/15
Nerabeei zuzendutako hitzaldia antolatu du Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak datorren zapaturako, apirilak 18; kontzientziari eta gorputzari buruz hitz egingo dute.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak Treba Nerabeak egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Treba Nerabeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta 12-16 urte bitarteko Gipuzkoako neraben bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du. Horretarako, Treba programaren ildo hau nerabeen errealitate eta beharretara egokitzen saiatuko da, unean uneko tendentziak kontuan hartuz.

Aurtengo egitasmoaren baitan, nerabeei zuzenduta, kontzientziaren eta gorputzaren gaia lantzeko hitzaldia eskainiko da apirilaren 18an, datorren zapatuan.

Gorputzari buruz eta haren bidez hizketan

Gorputzaren bidezko lanketan oinarrituko da saio honetako lana. Gorputza tresna gisa erabiltzeak sentsazio fisiko eta emozionalekin konektatzeko aukera ematen die parte-hartzaileei, eta bizipenaren ikuspegitik haien beharrak identifikatzen laguntzen die.

Noiz: apirilak 18, zapatua, 17:00etatik 19:00tara.
Non: Gaztelekuan
Hizlaria: Hariak
Hizkuntza: euskara

Edukia

  • Beharrak identifikatzea.
  • Gorputzarekiko lotura sustatzea jakinduria-iturri gisa.
  • Norberak bere burua behatzeko trebetasunak garatzea.
  • Ikuspegi konpasiboa.
  • Gorputzaren zaintza sustatzea.
  • Gorputzaren eta emozioaren arteko harremana sustatzea.
  • Parte-hartzaileak ahalduntzea.