Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 24, barixakua

Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 24, barixakua

2026/07/17
2026ko Soraluzeko jaiak iragartzeko bigarren bideo laburra, uztailaren 24ko ekintzen berri ematen duena; Soraluzeko erraldoien konpartsako kideek irakurriko dute aurten pregoia.

Atzo argitaratu zen udalaren webgunean eta sare sozialetan 2026ko Soraluzeko jaiak iragartzeko lehenengo bideo laburra eta egunero izango da berri bat, datorren martitzenera arte. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.

Hona bigarren bideo laburra, uztailaren 24ko egitarauarekin:

Soraluzeko erraldoien konpartsa pregoilari

Etxeko txikienentzako jaietako ikur berezienetakoa dira erraldoiak, ezbairik gabe. Aurtengo jaietan ere ez dira faltako, baina berezia izango da, izango denez; izan ere, Soraluzeren herri-identitatea, historia eta bilakaeraren ikur izango den erraldoi parea ezagutu ahal izango dute soraluzetarrek.

Erraldoiak dantzarazten jardungo duen erraldoien konpartsak hartuko du hitza kanoikadaren ostean eta haien eskutik joango da 2026ko jaietako pregoia.

Gaztetxoentzako tortila lehiaketako izen-ematea zabalik

Udalak herritarrei gogorarazi nahi die jaietako hainbat ekintzatan parte hartzeko aurrez izena eman behar dela; tartean, gaztetxoen tortilla lehiaketarako.

Noiz: uztailak 24, barixakua
Norentzat: LH5 eta DBH4 bitarteko gaztetxoentzat
Izen-ematea: udaletxean, plazak amaitu arte

Lehiaketako oinarriak: oinarriak 

Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai

Noiz: uztailak 25, zapatua
Txartelak: Iratxo goxoki-dendan salgai, 15,5 eta 10,5 euroren truke

Tiketak erosteko azken eguna: uztailak 21, astelehena