Lanbideren bidez kontratatutako hamabi peoi balioanitzak gaur hasi dira lanean

Lanbideren bidez kontratatutako hamabi peoi balioanitzak gaur hasi dira lanean

2026/02/24
Gaur, martitzena, otsailak 24, hasi dira lanean Lanbideren bidez kontratatutako hamabi peoi balioanitzak; herria txukuntzeko lanetan jardungo dute datozen sei hilabeteotan.

Urtarrilean jarri zuen martxan Debemenek kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako hamabi peoi balioanitz kontratatzeko deialdia eta asteon hasi dira lanean beharginak. Deialdia Lanbidek diruz lagundutakoLanbidek diruz lagundutako LARK 2025-2026 programan eta HERRILAN 2 proiektuaren baitan txertatzen da eta kontratatutako langileak sei hilabetez arituko dira lanean, %75eko lanaldian eta 110 orduko prestakuntza-formakuntzarekin.

Peoi balioanitzak

Gaur bertan, martitzena, otsailaren 24an, hasi dira kontratatutako hamabi langileak beharrean eta berdeguneak egokitu eta edertzeko, lorezaintzarako eta naturaren kontserbaziorako lanetan jardungo dute aurrerantzean, se hilabetez. Hauexek izango dira, orohar, beteko dituzten eginkizunak:

  • Margoketa lanak: barandak, farolak eta herriko paretak.
  • Garbiketa lanak: autobus-geltokietako markesinak, igogailuak, bide-seinaleak, pintadak...
  • Hiri-altzarien hobekuntza: zakarrontziak eta bankuak zaharberritu edo berriak ipini eta haur-parkeetan hobekuntza-lanak egin.

Txukuntasuna, guztion ardura

Soraluzeko Udalak herritarrei dei egin nahi die txukundutako eremuak zein herriko gainerako espazioak errespeta eta zain ditzaten. Izan ere, norbanako guztion ardura da eremu zainduak sortu eta mantentzea.