Zapatuan, ekainaren 6an, egingo dute Triatolon probaren seigarren edizioa
Bihar, zapatua, ekainak 6, VI. Triatolon lagunarteko proba egingo da Soraluze erdigunean.
Lagunarteko VI. Triatolon proba bihar, zapatua, ekainak 6, egingo dute herrian bertan; iaz egin zuten Soraluzen lehen aldiz, eta aurten errepikatuko dute esperientzia.
Zortzi taldek eta 48 lehiakidek parte hartuko du igeriketa, bizikleta eta korrika batuko dituen kirol-proban. Goizeko 11:30ean hasiko da eta antolatzaileek espero dute ordubete inguru iraungo duela.
Kirol-proba gauzatu ahal izateko, oinezkoen eremua goizeko 11:00tan hasiko da bihar, 12:00etan beharrean. Antolakuntzako kide zein bolondresek hesi zein zinta bidez bideratuko dute unean-unean proba, parte-hartzaileen eta herritarren joan-etorriak segurtasunez bideratzeko.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ostera, Latuna Bando txarangak alaituta jarraituko du festak.