Ahalduntze eskola: "Emakumeen mendi irteera: San Andres-Txurruka"

2026-05-24T10:00:00+02:00 2026-05-24T10:00:00+02:00 2026-05-24T10:00:00+02:00
  • 2026-05-24T10:00:00+02:00 2026-05-24T10:00:00+02:00 - 2026-05-24T13:00:00+02:00 2026-05-24T13:00:00+02:00
  • Plaza Barritik hasita
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako egitarauaren baitan antolatutako ekintza.

Beste emakumeekin bidea partekatzeko topagune bat, libre sentitzeko, gure gorputza bizitzeko, oraina arnasteko eta naturarekin konektatzeko. Ibilaldi hauek gonbidapena dira mugitzen hasteko, zarata eta errutina atzean uzteko, eta Soraluzen emakumeen artean konplizitatezko bideak eta sareak zabaltzeko. 

Irteera bakoitza aukera izango da partekatzeko, elkar entzuteko eta elkar laguntzeko.

Lehenbiziko irteera hau Soraluzeko San Andres auzotik Txurruka auzora izango da.