Antzerkia: "Futbolistok".

2021-03-27T19:00:00+01:00 2021-03-27T19:00:00+01:00 2021-03-27T19:00:00+01:00
  • 2021-03-27T19:00:00+01:00 2021-03-27T19:00:00+01:00
  • Herri Antzokia
Zuhaitz Gurrutxagak "Futbolistok" antzezlana taularatuko du, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.

Ikuskizun honetan, Futbolisto baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako hainbat pasarte berreskuratzeaz gain, azken bi hamarkadetan, goi mailako futbolean, umoregintzan, telebistan, antzerkian nahiz musika munduan bizi izan dituen beste hainbat esperientziataz ere arituko da.

Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko bizipenak eta gorabeherak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.