Dokumentala: "Bueltan".

2020-06-08T08:00:00+02:00 2020-06-08T08:00:00+02:00 2020-06-08T08:00:00+02:00
  • 2020-06-08T08:00:00+02:00 2020-06-08T08:00:00+02:00 - 2020-06-08T23:59:00+02:00 2020-06-08T23:59:00+02:00
  • Online
Gaizka Azkarate herritarrak zuzendutako "Bueltan" dokumentala sarean ikus daiteke oso-osorik; Ana Mari Argarate amamaren gerrako testigantzat jasotzen dira bertan.

Gaizka Azkaratek "Bueltan; Gerra zibilean haur errefuxiatu baten memoriak" izeneko dokumentala zuzendu eta ekoiztu zuen duela hilabete batzuk, bere amama Ana Mari Argarateren gerrako testigantzetan oinarrituta. Lana Gaizkak zuzendu badu ere, berau prestatzen Martin eta Jon anaiek eta Ekaitz lehengusuak ere hartu dute parte.

Dokumentala Soraluzeko Herri Antzokian proiektatu zen, urtarrilaren 3an, herritarren aldetik harrera oso ona izan zuelarik.

Orain, konfinamendu egun hauek eramangarriagoak egiteko asmoarekin, sarean eta edozeinek ikusteko moduan jarri dute dokumentala.

Ondorengo loturetan sakatuz ikus daiteke:

Youtube:

https://www.youtube.com/watch?v=O9K9zUxJ93Q&t=1s

Plaentxia.eus:

https://plaentxia.eus/soraluze/1587202724332-bueltan-gaizka-azkarateren-dokumentala-ikusgai-osorik