Euskarazko Irakurleen Kluba: "Fakirraren ahotsa".

2021-05-03T19:00:00+01:00 2021-05-03T19:00:00+01:00 2021-05-03T19:00:00+01:00
  • 2021-05-03T19:00:00+01:00 2021-05-03T19:00:00+01:00 - 2021-05-03T20:15:00+01:00 2021-05-03T20:15:00+01:00
  • Erakusketa-gela
Harkaitz Cano idazlea "Fakirraren ahotsa" liburuaz arituko da berbetan Euskarazko Irakurleen Klubak antolatu duen saio berezian; parte hartzeko udaletxean eman behar da izena.

Euskarazko Irakurleen Klubak saio berezia antolatu du maiatzaren 3rako.

Saioa, ohikoan ez bezala, irekia izango da eta klubeko kide ez direnek ere hartu ahal izango dute parte, aurrez liburua irakurrita beti ere.

Harkaitz Cano idazle donostiarra izango da gonbidatua eta bere "Fakirraren ahotsa" liburua da parte hartzaileek irakurri eta komentatuko dutena.

Esan bezala, oraingo saio honetan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, klubeko kide izan ala ez. Parte hartzeko, baina, ezinbestekoa izango da proposatutako liburua irakurrita joatea. Beharrezkoa izango da, halaber, aurrez, apirilaren 3a baino lehenago, udaletxean izena ematea. Izena ematen dutenek liburua doan eskuratu ahal izango dute.

Saioa maiatzaren 3an egingo da, arratsaldeko 7:00etan, kiroldegiko Erakusketa Gelan.

Betiko moduan, Jasone Osoro elgoibartarra izango da saioa dinamizatuko duena.