Haur eta gaztetxoentzako esperimentuak

2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00
  • 2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00 - 2020-05-31T23:59:00+02:00 2020-05-31T23:59:00+02:00
  • Webgunea
Elhuyar Zientzia Elkarteak #NikEtxeanEsperimentuak egitasmoa jarri zuen abian apirilean, COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia.

Proposatzen diren esperimentuak 10-15 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude eta etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egin daitezke.

Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

Esperimentuen egutegira joateko ondorengo esteka sakatu:#NikEtxeanEsperimentuak.