Haurrentzako marrazki-lehiaketa.

2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00
  • 2020-05-04T08:00:00+02:00 2020-05-04T08:00:00+02:00 - 2020-05-17T23:59:00+02:00 2020-05-17T23:59:00+02:00
  • Online
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta Krabelin Pintura Eskolak "#MarraztuEtxean" izeneko marrazki-lehiaketa antolatu dute, urtero garai honetan kalean antolatzen duten marrazki-lehiaketaren online bidezko bertsioa.

Ondorengo OINARRIEN arabera egingo da aipatutako lehiaketa:

LEHIAKETAN PARTE HARTZEA

0 eta 15 urte bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

  • Gaia: Librea
  • Marrazkiak bidaltzea: marraztuetxean@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira marrazkiak, haurraren izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adieraziz.
  • Entregatzeko epea: Marrazkiak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 17a, igandea, izango da.
  • Formatua: Haurrak egindako marrazkiaren argazki argi bat (mugikorrarekin egin daiteke). Zuri-beltzean edo koloretan egin daitezke lanak. Haur bakoitzak marrazki bat bidali ahal izango du gehinez.

* Antolatzaileek baztertu egingo dituzte pertsonen ohorearen edo intimitaterako eskubidearen aurka doazen, mezu arrazistak dituzten edo indarkeria goraipamena egiten duten argazki guztiak.

SARIAK

6 sari banatuko dira: 50 euroko baliodun txartelak, herriko dendaren batean erabiltzeko.

IRABAZLEAK AUKERATZEA

Zozketa bidez aukeratuko dira 6 irabazleak, parte-hartzaile guztien artean.

SARIDUNEI JAKINARAZTEA

Antolatzaileek berariaz jakinaraziko diete irabazleei saridunak direla, maiatzaren 18tik aurrera. www.soraluze.eus eta www.plaentxia.eus atarietan ere argitaratuko dira irabazleen izenak.

MARRAZKIAK ERAKUSTEA

Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak www.plaentxia.eus webgunean ikusi ahal izango dira maiatzaren 18tik aurrera.