Zinema euskaraz: "Gaua"

2026-03-03T09:00:00+01:00 2026-03-03T09:00:00+01:00 2026-03-03T09:00:00+01:00
  • 2026-03-03T09:00:00+01:00 2026-03-03T09:00:00+01:00 - 2026-03-03T10:00:00+01:00 2026-03-03T10:00:00+01:00
Aisialdia elkarrekin lan-taldeak antolatuta, eta "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, "Gaua" filma proiektatuko da.

Sarrera doakoa izango da.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egin, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta kondairak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da..

  • Generoa: fantasia, izua
  • Zuzendaria: Paul Urkijo
  • Iraupena: 87 min
  • Herrialdea: Euskal Herria