Zuhaitz eguna Askabeittin

2026-02-28T09:00:00+01:00 2026-02-28T09:00:00+01:00 2026-02-28T09:00:00+01:00
  • 2026-02-28T09:00:00+01:00 2026-02-28T09:00:00+01:00
  • Urkiazelai
  • Webgunea ikusi

Zuhaitz Eguna antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak, aurten, herriko hainbat eragilerekin (Gaztelekua, Atxolin eta Keixeta Guraso Elkarteak eta AEK) batera. Korrika Kulturaleko lehenbiziko ekimena izango da soraluzetarrentzat.

Azkarabeitiako iturriaren inguruan egingo dituzte landaketak.

Landaketan parte hartu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali beharko da info@lurgaia.org helbidera izen-abizenak, adina eta herria adieraziz; mezuaren gaian otsailak 28 Soraluze jarri behar da edo galdetegi hau betez zuzenean. Izena emateko azken eguna otsailaren 26a, eguena, izango da.