Dagoeneko eman daiteke izena datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan

Dagoeneko eman daiteke izena datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan

2025/06/24
Atzotik, astelehenetik aurrera egin ahal izango da 2025-2026 ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetako izen-ematea; Arane Udal Kiroldegian egin beharko da ekainaren 23tik aurrera.

Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 23tik aurrera egin beharko dute izen-ematea.

2022az gero jaiotako haurrei zuzendutako ikastaroa da eta astean bi saio izango dituzte, urritik aurrera. Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da izen-emate orria betez eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta: zapaburua, dordoka, olagarroa eta marrazoa, oinarrizkoenetik aurreratuenera, hurrenez hurren.

Ikastaroen ordutegia ondorengo loturan kontsulta daiteke: ikastaroen ordutegiak.

Ordainketa hiruhilabeteka egiten da; hauexek dira tarifak:

  • Abonatuak: 88€
  • Abonatu gabeak: 115€

Zalantzarik izanez gero, Udal Kiroldegiko harrerara jo behar da.

Abonatuek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan.