Kiroldegiko zerbitzuak kudeatzeko kontratua
Udalbatzak, 2017ko urriaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, Soraluzeko udal kiroldegiaren kudeaketarako hainbat zerbitzu emateko kontratuaren baldintza plegu administratiboak eta plegu teknikoak onartu zituen.
Era berean, aipatutako kontratuaren lizitazioari, prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez, hasiera ematea erabaki zuen.
Kontratuaren xedea:
Kontratu honen xedea Soraluzeko udal kiroldegiaren kudeaketarako hainbat zerbitzu ematea da.
Iraupena:
Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta bi urte gehiagoz luzatu ahal izango da gehienez.
Aurrekontua:
Kontratuaren zenbatekoa 248.411,79 eurokoa da.
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia:
Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 7an amaitzen da.
Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Santa Ana kalea, 1.
20590 Soraluze.
Telefonoa: 943 753 043. Faxa: 943 753 112
Oinarriak eskuratzeko modua:
Oinarriak eta gainontzeko agiriak hemen kontsultatu daitezke.
- Iragarkia.