Landa-bideen ordenantza
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren Legeak lege edo araudi izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua eraiki aurretik, hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.
Egun, Soraluzeko Udala Udalaren titulartasuneko landa-bideen ordenantza berri bat prestatzen ari da, etorkizuneko ordenantza horren hasierako zirriborro bat oinarri hartuta.
Horrenbestez, egoki da ordenantza-zirriborroa kontsulta publikora bidaltzea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta honela zirriborroa hiritarren interesen mesedetara moldatu aldera.
Hori horrela, Soraluzeko Udalak ondorengoa erabaki du:
-
Landa bideen ordenantza garatu eta egin aurretik, ordenantzaren inguruko kontsulta publikoa egitea, 20 eguneko epean zehar.
Ordenantza-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.
Interesdunek udaletxera bertara eraman ditzakete beren ekarpenak, edota posta elektronikoz helarazi, udala@soraluze.eus helbidera.