Erreziboen ordainketa online
Bada denbora bat Soraluzeko Udalak hainbat ordainketa online egiteko aukera ematen duena.
www. soraluze.eus webguneko "Errezibo ordainketak online" atalaren bitartez erreziboak, likidazioak edota udaltzaingoaren trafiko-isunak etxetik bertatik ordaindu daitezke gaur egun, era horretan bankuetako ilara eta itxaron-aldiak ebitatuz.
Egunetik egunera geroz eta gehiago dira ordainketak egiteko modu hau erabiltzen dutenak, ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan.
Behar den gauza bakarra internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea, sistemari atxiki zaizkion banku-erakundeetako baten ordainketa-txartela edukitzea eta Soraluzeko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea da.
Webgune honetako errezibo ordainketa online atalean kontsulta dezakezu ordainketa nola egin azaltzen duen tutoriala.