San Silbestre lasterketa herrikoia abenduaren 31n, urtea amaitzeko
plaentxia.eus

San Silbestre lasterketa herrikoia abenduaren 31n, urtea amaitzeko

2025/12/29
Kirol Mahaiak San Silbestre lasterketa herrikoia antolatu du beste behin abenduaren 31rako, urtea kirola eginez eta umorez amaitzeko.

Kirol Mahaiak antolatuta, San Silbestre lasterketa herrikoi eta ez lehiakorra egingo da bihar, urteko azken egunean. Lasterketaren heldurua urtea kirola eginez eta ondo pasaz amaitzea da eta antolatzaileek soraluzetarrak animatzen dituzte parte hartzera; baita mozorrotuta parte hartzera ere.

Ibilbidea

Txuritxu gozotegiaren parean hasiko da lasterketa eta herriguneari sei itzuli emango zaizkio, bost kilometro osatzeko: udaletxe aurretik igaro eta Gabolatseko zubira, zubia igaro, kiroldegi aurretik pasa eta Zubi Nagusia igarota, berriz, Gabolatseko zubira. Amaiera, eguraldiaren arabera, Plaza Barrixan edo Plaza Zaharreko karpan izango da.

Ez lehiakorra eta neutralizatua

San Silbestre lasterketa herrikoai izango da, eta edonork parte hartu ahal izango du, baita adin txikikoek ere. Dena den, adin txikikoen kasuan, antolatzaileek gomendatzen dute tutore, guraso edo pertsona heldu batekin batera parte hartzea.

Ez da lasterketa lehiakorra izango eta itzuliak, azkena izan ezik, neutralizatuak izango dira.

Horretaz gain, antolatzaileek ohartarazi dute ekimenaren bilakaera ona, segurtasuna eta guztien gozamena bermatzeko, ezinbestekoa izango dela antolatzaileen, udaltzainene ta boluntarioen adierazpenei kasu egitea.

Amaieran mokadutxoa eta mozorro onenari saria

Lasterketaren amaieran salda, txorizoa eta txokolatea banatuko da parte-hartzaileen artean. Aurten, gainera, sari berezia egongo da mozorro onena daraman parte-hartzailearendako.