Soraluzeko Udalak Karakateko parke eolikoaren proiektuari bere ekarpenak egin dizkio

2022/09/02
Karakateko parke eolikoaren proiektuaren tramitazioak aurrera jarraitzen du eta momentu honetan ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa fasean aurkitzen da.

Soraluzeko Udalak, abuztuaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasun
Sailburuordetzatik idatzia jaso zuen jakinaraziz, Karakateko parke eolikoaren
proiektuaren inguruko informazioa eskuragarri zuela ondorengo estekan;
www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumen-ebaluazioa KONTSULTA: Pertsona
interesdunak eta Administrazio publikoak.


Bidalitako idatzian hilabeteko epea ematen zen administrazio interesdunek oharrak
aurkez zitzaten proiektuaren sustatzaileak espedientean sartu beharko lukeen
ingurumen-inpaktuaren azterketak izan beharko lukeen zabaltasunari eta xehetasun-
mailari buruz.


Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez parke eolikoaren proiektua aztertu ondoren,
abuztuaren 12an, Soraluzeko udalak prestatutako oharren txostena igorri zuen Eusko
Jaurlaritzako Ingurumen departamentura: "Guk gure ekarpenak egin dizkiogu
proiektuari eta espero dugu aintzat hartuko dituztela”.


Soraluzeko Udalak osatutako txostena HEMEN ikusi daiteke.