
"Treba Gurasoak" ekimenaren baitan, nerabeen osasun mentalari buruzko hitzaldia egingo da urriaren 21ean
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba Gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Aurtengo egitasmoaren baitan, haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta, osasun mentala eta nerabeen gaia lantzeko hitzaldia eskainiko da urriaren 21ean, datorren martitzena.
Osasun mentala eta nerabeak
Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera edo jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Babesaren gakoa da ingurune seguruak eta babesleak sortzea. Ingurune horietan, pertsonak erabat garatu ahal izango dira, beren eskubideak errespetatu ahal izango dira eta edozein indarkeria-motatatik libre egongo dira, haien ongizate fisikoa eta mentala bermatuz.
Noiz: urriak 21, martitzena, 18:00etan.
Non: Tolarekua aretoa
Hizlaria: Estibaliz Ansotegi
Hizkuntza: euskara
Edukia:
- Gure seme-alaben osasun mentala, nola sentitzen dira?
- Zer da osasun mentala?
- Zerk kezkatzen gaitu osasun mentaletik?
- Adimen emozionalaren garrantzia
- Ezegonkortasun emozionala
- Zer dira gatazkak?
- Detekzio goiztiarra eta babesgabetasuna.
- Nola lagun diezaiekegu?
Izen-ematea zabalik
Izen-emate epea irekita dago dagoeneko, eta bi bide daude:
- Udaleko harrera bulegora idatziz, harrera@soraluze.eus helbidean edo 943753043 telefonora deituta, astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea.